Koordinakundea

Castellano | English | Català | Galego | Euskera

Espainiako GGKEen Koordinakundea (Koordinakundea) 1986an sortu zen. Garapenaren, nazioarteko elkartasunaren, ekintza humanitarioaren eta giza eskubideen defentsaren arloan lan egiten duten estatuko erakunde eta gizarte-plataformen sare nagusia da.

GUZTIRA

76

erakundek

osatzen

dute sarea

17

Koordinakunde

Autonomikok

400

erakunde

guztira

Jokabide kodea

1998tik, Jokabide kode bat dugu, eta bazkide diren erakunde guztiek kode hori bete behar dute.

Gardentasuna

Gardentasunaren eta Gobernu Onaren tresna, hain zuzen, hobetzeko eta geure burua arautzeko tresna aitzindaria da sektorean. 2012tik, bazkide diren erakunde eta plataforma guztiek tresna hori erabili behar dute.

IZENA EMAN NAHI DUZU?

Munduko 110 herrialdetako 35 milioi pertsonaren baino gehiagoren bizimodua hobetzen laguntzen dugu. Garapenerako gizarte-erakundeen plataforma nagusia gara estatuan. Sarean lan egiten dugu beste sektore batzuetako hurbileko erakundeekin.

Ikuspegia

Koordinakundeak egunen batean pobreziarik eta desberdintasunik gabeko mundu batean bizi ahal izango garela espero du. Etorkizuneko mundu horretan, lehentasuna emango zaie justizia sozialari eta eskura ditugun baliabideak era bidezkoan banatzeari; horrez gain, hondamendi humanitarioak modu eraginkorrean prebenitu eta kudeatuko dira. Mundu horretan, errespetatu egingo dira ondasun komunak eta gure planeta.

Gure helburua da pertsona guztiek gozatu ahal izatea garapen sozial, ekonomiko, kultural eta politikoaz eta herritar guztiek erabil ahal izatea beren bizimodua hobetzeko aktiboki parte hartzeko eskubidea, haien generoa, adina, etnia edo jatorria edozein delarik ere.

Eginkizuna

Espainiako GGKEen Koordinakundearen helburua bertako kide diren erakundeen arteko sareko lana sustatzea da. Elkarri babesa emanez eta elkarrekin lan egiteko guneak sortuz, lankidetzatik sorturiko egitasmoak indartzen ditugu.

Gure erakundeen arteko elkarlana ahalbidetzen dugu garapenerako nazioarteko lankidetza eraldatzaile baten alde; lankidetza horren bidez, giza eskubideak eta justizia soziala defendatzen ditugu, eta herritar global arduratsu eta parte-hartzaileak sortzen ditugu.

Sektorearen balioak eta eskaerak ordezkatzen ditugu gizartearen, administrazio publikoaren eta kanpoko beste erakunde batzuen artean.